"Splash" izeneko kartel irabazlea hautatu duen epaimahaiak hainbat arlotako kideak bildu ditu: Marlango taldeko Leonor Watling kantari eta aktorea, 2004an Frío Sol de Invierno filmarekin Zuzendari Berria Goya saria jasotako Pablo Malo zinema zuzendaria, Jesús María Cormán poeta, letragile eta margolari entzutetsua eta Ipsum Planet/Neo2 estudioko Rubén Manrique izen handiko diseinatzailea. Haiekin batera, Heineken Jazzaldiko eta Heinekeneko ordezkariak izan dira epaimahaian.
45. Heineken Jazzaldiaren irudi izateaz gain, 1.200 euro jasoko ditu irabazleak.